Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:45 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Antzerkia, musika, ipuinak, kirola eta animazioa izango dira Abadiñoko Gabonetako kultur eta aisialdi egitarauan 

Antzerkia, musika, ipuin kontalariak, kaleko animazioa eta kirola izango dira Abadiñoko Udaleko Kultura eta Aisialdi Arloek Gabonetarako diseinatutako eskaintzaren ardatz nagusiak. Ez dira faltako Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira tradizionala, Erregeen kabalgata edo aurten ere, abenduaren 28tik 30era, ateak irekiko dituen Gabonetako Haur Parkea. 

Nerea Garmendia, Carolina Noriega eta Carmen Alcayde aktoreek antzeztutako «Dos pájaras y media» komedia izango dugu urtarrilaren 4an.

Programazioa asteburu honetan hasiko da, igandean hilaren 19an, Anita Maravillasen familia osoarentzako «Kotondarrak» antzerki ikuskizunarekin (euskaraz), 17:00etatik aurrera, Errota Kultur Etxean. Igande honetan, baita ere, 10:00etatik aurrera, Durangaldeko eskolarteko xake txapelketa jokatuko da Traña-Matienako pilotalekuan. Hilaren 24an Gabonetako herri lasterketa egingo da Muntsaratzen, eta umeek ere izango dute parte hartzeko aukera hainbat kategoriatan, 11:30etik aurrera. 

 Umeentzako programazio bereziak ipuin kontaketa saio bat izango du Maite Frankorekin hilaren 22an, Udal Mediatekan, eta Hodei Magoaren magia ikuskizuna urtarrilaren 3an, Errota Kultur Etxean. «Programazioak euskarazko kalitatezko antzerki eta ikuskizunak hartzen ditu barne, familiek euren seme-alabekin aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten», azaldu du Argi Abad Kultura zinegotziak. 

 Gainera, Gabonetako Haur Parkeak ateak irekiko ditu berriro, hilaren 28, 29 eta 30ean, Probalekuan, 0 eta 9 urte bitarteko umeentzat, eta Traña-Matienako pilotalekuan, 10 urtetik aurrerakoentzat. Olentzero eta Mari Domingi ez dira faltako euren urteroko hitzordura, eta Abadiño zeharkatuko dute 24eko arratsaldean, eta gauza bera egingo dute Errege magoek urtarrilaren 5ean, baina ez batean ez bestean ez da gozokirik banatuko. «Txikientzako hitzordu garrantzitsuak dira, Gabonetan ere aisialdirako gune segurua behar dute. Pandemiaren hedapena saihesteko gomendioak zorrotz betetzen direla zainduko dugu, eta une oro musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da», azaldu du Carmen Marco Ekitaldi eta Aisialdi zinegotziak. 

Gabonetako kontzertua

Jende guztiarentzako programazioan musikarekin erlazionatutako hainbat hitzordu izango dira. 28an, Zelaietako San Trokaz elizan Gabonetako Kontzertua izango da 19:30etik aurrera, ibilbide luzeko bi organo-jotzailerekin: euren errepertorioa lau eskuz interpretatuko duten Javier Artigas eta Benantzi Bilbao. Bestalde, Errota Kultur Etxeak Gospel zikloa hartuko du urtarrilaren 2an, Goiko Gela taldearekin, 19:00etatik aurrera. 

Antzerki programazioa osatzeko, Nerea Garmendia, Carolina Noriega eta Carmen Alcayde aktoreek antzeztutako «Dos pájaras y media» komedia izango dugu urtarrilaren 4an, 19:00etatik aurrera, Errota Kultur Etxean. 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu