Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Iban Gorriti durangarraren ‘Ate-joka’ film laburra finalista aukeratu dute Euskal Zinebileran

Izaskun Ellakuriaga

44. Euskal Zinebilera jaialdiko lehiaketarako aukeratu dute durangarraren ikus-entzunezko laburra. Bi minutu eskas dituen filmeak Ate-joka du izenburua eta abuztuko azken astean grabatu zen Gautegiz-Arteagan.

Ez-ohiko film laburra da. Gidoia, zuzendaritza, grabaketa eta off-ahotsa Durangoko kazetariarenak dira. Edizio lanak eta soinuztatzea, berriz, Elorrioko Mikel Quesadak egin ditu.

Zinebilerak azaroan banatzen ditu sariak, horretarako antolatzen duen ekitaldian. Finalista izan diren lan guztiei 200 euroko ordainsaria ematen zaie.

Film onena

Gorritik 2009an film onenaren saria irabazi zuen Zinebilera jaialdiak Kantatzen ez duen herria herri hila da dokumentalarekin, 1937ko Durangoko bonbardaketetan oinarrituta.

Oraingoan, Ate-joka urteak eta udak bete eta pasatzeari buruzko alegoria da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu