Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:14 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Camper ala autokarabana?

MUGALARI #TURISMO

Normaltasun berrira egokitu nahian? Zure burbuila oporretan ere mantentzea nahi baduzu, aurten egin jauzi autokarabanen mundura. Aske izan momento oro! Aukeratu (azken momentuan bada ere) non eta zer egin, betiere ingurukoak eta ingurumena zainduz! Noski, berri honetan alde batera utziko ditugu karabanak, hauek asko mugatzen gaituzte eta. Printzipioz ez ditugu kanpiñak gure agendan sartuko, beraz autokarabanentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten areak lehenetsiko ditugu.

d4d639bd-2a71-4510-8b4b-263389da77cd

Gauzak horrela, egin behar dugun gauza bakarra modeloa erabakitzea izango da: Camper-a edo autokarabana? Motorhome ibilgailuak diren heinean, kilometroak eta kilometroak egiteko aukera emango digute, kontsumo handirik eta ordutegirik gabe. Camper edo autokarabana bat aukeratzea dirudiena baino errazagoa da, tamaina eta barrualdean nahi ditugun erosotasunak bakarrik kontuan izan behar dugu.

49ad19c5-3401-4063-823b-e625d723c6f4

Camper-ak erabilerrazenak eta ruteroagoak dira, edozein aparkalekutan aparkatu daitezke, eta zure erabakia oporretaz haratago badoa, baita egunerokotasunean ibilgailu bezala erabili ere. Dena den, komuna-dutxa, eta behar den guztia duten Camper desberdinek, 5,40 metrotik hasita 6tik gorakoak arte aurkituko ditugu. Beharren arabera, txikiagoa edo handiagoa aukeratu beharko dugu.
Autokarabana mugatuagoa da, bai, eta kanpin-partzela baten prezioa ordaindu nahi ez badugu, gaua igarotzeko leku egokia bilatu beharko dugu. Zorionez, dagoeneko badira hainbat aplikazio eta interneten era guztietako orrialdeak aurkituko ditugu horretarako, baita espreski argitaratzen diren liburuzkak ere. Baina barruko espazioari dagokionez, beste mundu bat da, espazio aldetik zabalagoak eta altuagoak dira, eta horrek asko laguntzen du orduak barruan igaro behar direnean. Bestela, autokarabana zein Camper-a printzipioz autonomoak izateko nahikoa ekipamendua dituzte.

d15f6dc3-d91e-4024-ac0b-2517c0cf2ec4

Aukeraketa honen harira, askotan azaltzen den zalantza honakoa da: nire Camper-ean edo autokarabanan lo egin dezaket nahi dudan lekuan? Erantzuna baiezkoa da, baldin eta ondo aparkatuta bazaude eta gaua bakarrik igarotzen baduzu. Kontuan izan behar dugu toldoa eta mahaiak ateratzean edo ibilgailuaren kanpoaldea erabiltzean kanpatzen dugu.

dbb0d5a3-b7d5-4b6b-8d7e-f7e00406ec69

Bata zein bestearen abantailak kontuan izanik, eta aurokarabanen kasuan present izan behar dugu ere eredu desberdinen arteko ezaugarriak (kaputxinak, perfilatuak, zein integralak), IKUSI AURREKO POST trukean, behar duzun guztia espazio berean daukazu. Erabateko independentzia eskaintzen duen ekipamendu osoa dute, urak betetzeko eta husteko betebeharra baino ez dute. Europan zehar bidaia bat egin zenezake, ordaindu beharrik gabe jatetxeetan jateagatik, dutxatzeagatik edo lo egiteagatik.

Beraz, amestu duzun hori egi bihurtzeko momentua iritsi da!

7a259701-94aa-447b-80c9-d59c6fa17c0f

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu