Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:16 am,
temperature icon 6°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Bihar zabalduko dute Javier Urquijoren abstrakzio poetikoa erakusketa Durangoko Museoan

 

Martxoaren 18tik maiatzaren 9ra bitartean ikusgai izango da Durangoko Arte eta Historia Museoan Javier Urquijoren erakusketa. Javier Urquijo eszenografo, idazle, diseinatzaile grafiko eta margolari bizkaitarra izan zen. Bilbon jaio zen 1939an, eta 2003ko urriaren 8an hil.

IMG_4667

Garazi Arrizabalaga, Ane Abanzabalegi, Concha Gifré, Juan Feijóo eta Mikel Uriguena.

1962tik 1966ra Estudio, Teu-Deusto, Teatro Experimental, Estudio Ursulinas de la Galería Illescas eta Nuevo Teatro Popular antzerki-taldeentzat eszenografo gisa lan egin zuen, Federico García Lorca, Casona, Ionesco, O’Neil, Unamuno, Labordeta, Arrabal eta beste antzerki-idazle ospetsu batzuen lanen dekoratuak eginez. Bizkaia balleterako eta ABAO Bilbao Opera talderako dekoratuak ere muntatu zituen. Bi alderdietan arrakasta nabarmena lortu zuen. 1966an sortu zenetik, Akelarre antzerki taldeko kide izan zen. 60ko hamarkadatik aurrera, margolari gisa sakondu zuen.

Arte Aktuala eta Abstrakzio Berria bezalako talde berritzaileen sortzailea (1969), bere lehen etapetan pintura konstruktibista garatu zuen. Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea. Lehiaketa eta erakusketa kolektibo eta indibidualetan parte hartu du hainbat lekutan, hala nola Bilbon, Gasteizen, Donostian, Barakaldon, Eibarren, Laudion, Bartzelonan, Avilesen edo Gironan. Bere obrak dituzte Bilboko eta Gasteizko Arte Ederretako museoak, Granadako Alhambrakoak, Florentziakoak eta Plasentziakoak. Poeta, artikulugile eta kritikari gisa, La Voz de Vizcaya, Ediciones Libropueblo, kurpil, Bilbao eta El Mundo del País Vasco argitalpenetan kolaboratu du.

Komisariotza: Concha Gifré

Inaugurazioa: Martxoak 18, 18:30etan. Bertan José Luis Canal piano-joleak emanaldia eskainiko du.

Datak: Martxoaren 18tik maiatzaren 9ra

Ekintzak: 4 eta 9 urte arteko umeentzako tailerrak egingo dira.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu