Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
9:27 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eta Go!azen 7.0 taldearen emanaldirako sarrerak ostiralean zozketatuko dira

 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute otsailaren 12an Zornotza Aretoan.Sarrerak Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era egongo dira eskuragarri. Hala ere, ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Gehienez pertsona bakoitzeko 4 sarrera hartu ahal izango dira.

pirritx porrotx

Porrotx, Pirritx eta Marimotots.

 

Oraingo honetan, Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Otsailaren 13an, GO!AZEN 7.0. Zornotza Aretora itzuliko dira beren gazte musika ikuskizunarekin. Aurten, antzokietan inoiz egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz: kontzertu bat! Denboraldi honetako sei aktore oholtza gainean arituko dira kantuan, dantzan eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Kasu honetan ere, sarrerak urtarrilaren 18tik 21era bitartean egongo dira salgai Zelaieta Zentroan Ametx Txartelarekin izena emanez eta ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera izango ditu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu