Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:47 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Baserriko produktuen Garaiko Gabonetako II. Azoka igandean egingo da

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lankidetzan antolatu duten Gabonetako II. Azoka Herriko Plazan egingo da, abenduaren 20an, igandearekin, 11etatik aurrera. Osasun agintariek ezarritako aginduak betetzeko, antolatzaileek zirkuitu bat antolatu dute, nahitaez segitu beharko dena. Hurreratzen diren pertsonek maskara erabili beharko dute eta, zirkuituaren toki desberdinetan, eskuak garbitzeko gela egongo da eskuragarri.

GARAI

ARGAZKIA · GARAIKO UDALA

Antolatzaileen helburua lehen sektorea bultzatzea da, berton ekoitzitako elikagaiak merkaturatzen lagunduz. Azoka txikia izango da, 10 bat postu izango ditu eta ekoizle guztiak Garai eta inguruko herrietakoak izango dira. Postu horietan, gazta, txakolina, sagardoa, ortuariak, irina, garagardoa, ogia, txerrikiak, ahatekiak, askotariko kontserbak eta bestelako produktuak erosi ahal izango dira.

Garaiko Udalak, baserritarrei eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera eskaini nahi die, bai eta Garaiko biztanleei eta, orokorrean, Durangaldekoei, urteko sasoi berezi honetan, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko aukera ere. Era berean, Garaiko Udalak bertoko produktuak erostera bultzatu nahi ditu kontsumitzaileak, baserritarrek kalitatezko produktuak ekoizteko egiten duten lana indartu gura du eta bertako askotariko jardueretatik eratorritako produktuen (ogia, okela, kontserbak eta abar) kontsumoa sustatu nahi du.

Elikadura eredu baten apustua

Azken finean, halako ekimenen bidez, bertako produktu jasangarri eta osasuntsuen inguruan, kontzientzia indartzea, ustiategien bideragarritasunari laguntzea eta jasangarriagoa den elikadura eredu baten aldeko apustua egitea da Garaiko Udalaren asmoa.

Berrikuntza gisa, Garaiko Gabonetako II. Azokan, emakume baserritarren lana ikusarazteko ahalegina egin nahi du Garaiko Udalak. Horrela, Azokaren eremu desberdinetan panel handi batzuk jarriko dira, non emakume baserritarren irudiak eta esaldiak azalduko diren

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu