Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:27 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Durangaldeko lau sortzailek ‘Azalerako Ipuinak’ CDa jarriko dute salgai Durangoko Azokan

· Saroa Bikandi, Peru Madalena, Maria Uriarte eta Tomas F Juanes daude proiektu interesgarri honetan

· Musika, Quico Pugesek egin du

Durangoko Landako Gunea bor-bor izango dugu abenduaren 5etik 8ra arte. Urtero bezala, bertan batuko dira dozenaka erakusmahai, aurtengo nobedade nagusiekin: liburuak, diskoak, ipuinak, biniloak, ikus-entzunezkoak, egutegiak, saiakerak… Azokako bisitariak hamaika produktu topatuko ditu bertan. Abenduak 6an, disko interesgarri bat aurkeztuko dute Sagu Ganbaran eguerdiko 13:30 etan. 

Saroa&María1

Azalerako Ipuinak egitasmoa liburutegietarako sortutako proiektua da. Orain dela 7 urte Saroa Bikandik idei hau garatu zuen ahozkotasuna eta haur literatura adin txikikoei eta haien familiei hurbiltzeko.

Azalareko ipuinen saioak liburutegi desberdinetan hilean behin egiten dira; 0-3 urte bitarteko ume eta haien kargu dauden nagusientzako zuzenduak dira. Saio hauen helburua ahozkotasuna, poemak, errimak, hitz jolasak, kantak eta haur literatura gorputza eta azalaz baliatuz hurbiltzea da.

Onurak

Ahozkotasuna, keinuak, kontaktu fisikoa, laztanak eta jolasak garapen kognitiboa, psikologikoa, emozionala eta sentsomotorreari laguntzen diete lehen haurtzaroan. Horrela, «aipatu ditugun onura hauek kontutan hartuta, Azalerako Ipuinetan proposatzen diren hizkuntz jolasen bitartez, haurra laguntzen duen heldua konturatzen da binkulu linguistikoaren garrantziaz, eta baliabide honen bidez konfiantza eta errekurtsoak hartzen ditu bere egunerokotasunera gehitzeko. Binkulu linguistikoa heldua eta haurraren artean, hizkuntza eta kontaktu fisikoaren bitartez sortzen den harreman afektiboa da».

azalerako ipuinak- azala

2016tik hegaz

2016an Saroa Bikandi eta Peru Madalena elkartu ziren eta Hegoak lantaldea eraiki zuten.

Azalerako Ipuinak proiektuaren egonkortasunak ikustarazi zioten tailerretan lantzen ziren materialek euskarri bat behar zutela. Horretarako Etxegiroan audio literatura ekoiztetxearekin batu ziren, Maria Uriarte eta Tomas F Juanesekin eta elkarlanean sortu, amestu, ekoiztu eta diseinatu dute zure aurrean duzuen CD hau. Musika, Quico Pugesena da.

Disko hau euskal tradiziotik eta literaturatik datozen hitz jokoak, ipuinak, kantuak eta olerki bilduma bat da. Haurrak entzuteko eta errepikatzeko, helduak ikasteko eta euren artean interakzioa gorpuzteko. Haurra hizkuntza, erritmoa, errimak gorputzetik ikasten duen bitartean nagusia ere eskaintzen dio sostengua; gorputza ,jolasa eta ahotsarekin. Gonbite bat da errepikatzeko, asmatzeko usaintzeko Bertatik edan eta bakoitzak bere erara hizkuntz egarri den haurrarekin batera ahozkotasunean gozatzeko.

Erabili, aldatu. Ukitu, jolastu. dantzatu, asmatu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu