Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
4:34 pm,
temperature icon 23°C
Humidity 31 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Pertsona nagusientzako abesti esanguratsuak Jose Miel Barandiraran nagusien egoitzan

 

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Zeharka Flute flauta taldeak, Jose Miel Barandiaran egoitzan joko du gaur, maiatzak 10, arratsaldeko 17:30etan, bertan bizi diren adineko pertsonen aurrean. Kontzertu honetan kanta ezagunak aurkeztuko dira. Hala ere, kontzertu hau, musikaz haratago doa eta, Maite Molina musikari durangarrak garatu duen proiektu musikal baten barruan sartzera gonbidatuko gaitun erakustaldia da. Maitek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia, Musikene, 4. Mailan ikasten du. Proiektu hau kurtso amaieran aurkeztuko du “Proyectos musicales: Planifikazio eta Garapena” ikasgaiaren barruan.

Maite Molina

Pertsona nagusientzako abesti esanguratsuekin kontzertu bat aurkeztea da proiektu honen helburu nagusia. Horregatik, aukeratutako kantak, publiko hauen nahia  eta adinaren arabera aukeratu ditu Maite Molinak. Azpimarratzekoa doa, entzuleak bere emozioak entzundako abestiekin lotzeko ariketa bat egingo duela eta, horren bitartez, izandako esperientziak eta bizitzako gertaerak gogoratu. Planteamendu hau, Zeharka Flute Flauta tealdeari proposatu zion Maitek, haiek sujeto musikala izateko asmoarekin. Maite berak egokitu ditu kantak horrelako taldearentzako.

Maite Molinak Bartolome Ertzilla Erdi Mailako kontserbatorioan piano ikasketak bukatu zituen 2015. urtean eta Musikenen jarraitu zituen musika ikasketak, lengoaia Musikaleko Pedagogiako arloan.

Proposamen honekin, musika bera, modu planifikatu eta analitikoa, terapiako esparruan sartzen da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu