Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:53 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

HITZEZ ETA AHOTSEZ · Seigarrenez egingo da Durangon jendaurreko irakurraldia

 

· Bihar, 17:00etatik 24:00etara Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

Marisa Barrena

HITZEZ ETA AHOTSEZ herri ekimen hau auzolanean burutzen dugun egitasmoa da. Urtarrilean Uxue Alberdiren hitzaldiaz hasi, solasaldi dialogikoekin jarraitu, Dorleta Kortazar  kontu kontalariaren ipuin ederrak entzun  eta  maiatzean jendaurreko irakurraldi girotuaz amaitzen den literatura maratoia. 

hitzez copia

Lehen edizioko eskema ez dugu askorik aldatu, batez ere hazten, gehitzen joan gara. Partaidetza gorantz doa, hasierako ordu kopurua gehitu egin dugu eta azpimarragarriena sortzaile berriak  dira. Sortzaile berriak bultzatzeko erronka jarri genuenetik pozgarria da ikustea zenbat lagun animatzen diren euren sorkuntza plazaratzen.

Aurreko urteetan lez, aurten ere hainbat lagunek irakurriko dituzte eurek sortutako testuak. Eskualdeko idazle ezagunak ere gurekin izango ditugu: Lourdes Unzueta, Mila Salterain, Paddy Rekalde, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano, Leire Bilbao, Peru Madalena edo Rafa Ugalde euren sorkuntzekin. Gainonerakoek ondorengo idazleen testuak irakurriko dituzte; Joseba Sarrionandia, Ekhine Eizagirre, Gotzon Barandiaran, Elixabete Garmendia, Lauaxeta, Uxue Alberdi, Kattalin Miner, Angela Davis, Mari Luz Esteban, Karmele Jaioa, Gabriel Aresti, Ramon Saizarbitoria, Itxaro Borda…

HITZEZ ETA AHOTZEZ iban gorriti 22

Iazko edizioa. ARGAZKIA. I. Gorriti

DANTZAK· Horrez gain, sorkuntza arloan dantzak ere tartea izango du. Dantza koreografia bi sortu dituzte askatasuna gaitzat hartuz. Antzerkiak ere izango du lekua, 10 bat gazte ari dira entsaiatzen. Audiobisual bat ere bidean da. Guztiak, hori bai,  formato txikian. Musikariak, abeslariak eta bertsolariak ere hurbilduko dira urteroko hitzordura.

Helburu nagusia irakurleak Euskal Literaturara hurbiltzea da. Euskaraz irakurtzeari beldurra kentzea, izotza urtzea, apurtzea. Zelanbait esatearren, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzea. Euskal Literaturen inguruan disziplina ezberdinetako eragilak biltzea izan daiteke bigarren helburuetariko bat. Beti ere modu apal batean. Gure txikitasunetik aletxoa jartzea. Aukera ematea.

HITZEZ ETA AHOTZEZ iban gorriti 7

Iazko edizioa. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Parte hartze aktiboa oso garrantzitsua da guretzat. Gaur egun kontsumo gizarte honek kultura arloan ere kontsumora bultzatzen gaitu. Kultura era pasiboan kontsumitzera. Guk beste bide jorratu nahi dugu. Aktibatzearen aldeko apostua egin nahi dugu.

Mikroaren aurrean lehen aldiz jartzea gogorra da zenbaitentzat baina ahalduntze modu bat ere bada gure ustez.

Bestalde, konturatu gara, jendaurrean testua irakurtzen duten askok “euskalduntasun titulua” lortzen dutela herritarren aurrean, batez ere euskara ikasten ari direnen kasuan.

Jendaurreko Irakurraldian parte hartzeko, ez da zirri askorik egin behar izaten. Erraz animatzen da jendea. Aurreko edizioan 271 partaide bildu ginen (101 gizon eta 170 emakume). Aurten 280 bat  izango gara, emakume kopurua gizonena baino altuago izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu