Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
12:34 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Zaldai Mendi Taldeak ‘Mugarriz Mugarri Iurreta’ ibilbidea antolatu du

Zaldai Mendi Taldea

Zaldai Mendi Taldeak Iurretako mugak ezagutuz eta mugarriak bisitatuz, ‘Mugarriz mugarri Iurreta’ ibilbidea antolatuko du maiatzaren 12an.

dav

Aurten 10 urte beteko ditu mendi taldeak eta  egonkortutako ekintzez gain beste hainbat ekintza antolatuko ditu eta hau horietako bat da.

Lehenengo urtea izanik aurten, Iurreta eta Durango bitarteko muga ezagutuko dugu, mugarriz mugarri 10 km inguruko ibilbidea osatuz.

Horretarako, irteerarako ordua goizeko 9:30etan Iurretako Plazan jarri dugu eta ibilaldia bukatzean luntxa egongo da Iurretako Plazan.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik eta umeek ere egiteko modukoa izango da.

Taldean joanda osatuko dugu ibilbidea, mugarri bakoitzean geldialditxoa eginez.

Iurretako plaza, Cafes Baque, San Andres, Orozketa behekaldea eta landaederra ingurutik osatuko dugu ibilbidea, Orozketatik pasatuz Iurretako plazara jeitziz.

Aurten soilik Iurreta eta Durango bitarteko mugetatik ibiliko garen arren, urtero errepikatu nahi genuke ‘Mugarriz mugarri Iurreta’, Durangoz gain, Zornotza, Muxika, Berriz eta Garaiko herriekin osatzen duten mugak eta mugarriak ezagutuz.

Mugarri Eguna 2019

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu