Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
4:34 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

GEREDIAGA ELKARTEA: «Eskualdeko gazteen proiektu berriak ezagutzeko PechaKucha saioa errepikatuko dugu»

Gerediaga Elkartea

· Durangon izango da aiatzaren 31n

Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du. Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregaitik 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Kartela

Gerediaga Elkarteak munduan zehar ezaguna egin den formatua Durangaldera dakar berriro. Iazko abenduan eskualdeko bost gazte sortzaileren lanak eta proiektuak ezagutzera eman zituen. Aldi honetan ere bost dira euren proiektuak aurkeztuko dituzten gazteak

· PechaKutxa Pintxo-Potean · Hurrengo pintxo-pote eguna aprobetxatuz izango da PechaKucha saioa. Maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Goienkalea kaleko 2. zenbakian (Atxilea denda) atonduko du Gerediagak aurkezpenetarako aretoa.

Ekitaldia giro informalean burutuko da, mokadutxo bat hartzeko aukera eta guzti. Aurkeztuko diren egitasmoak ere danetarikoak izango dira. Guztiak, hala ere, Durangaldeko gazteek burutu dituzte.

Lehior Elorriaga (argazkilaria), Eloi Landia (arkitektoa), Eli Villar (margolaria), Ibon Berriozabalgoitia, Ekaitz Alberdi eta Eduardo Muñoz (Garai garagardoa) eta Jone Astorkia (akrobazia bertikalak).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu