Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
7:58 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Durangotik autobusa egongo da Euskal Herriko Bertsolarien Eskolarteko finalera joateko

Mugalari

Ekainaren 9an, Saran (Lapurdi), egingo den finalean Durangoko Gorka Pagonabarraga Agorriak eta Garaiko Iruri Altzerreka Martinezek kantatuko dute Bizkaiko ordezkari modura.  Egun osoko jaia izango da: goizeko 11:00etan finala, eguerdian bazkaria eta bazkalostean bertso-jaia. Bizkaiko Bertsozale ElkarteakDurangotik autobusa antolatu du Sarara joan-etorria egiteko. Autobuserako zein bazkarirako sarrerak, bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke.

Iruri

Iruri. ARGAZKIA. Bertsoa.eus

· Txapelketa saioa Abadiñon · Bertsozaleek, bestetik, Abadiñon, Matienako Errota Kultur Etxean izango dute hitzordua asteburu honetan. Bihar, maiatzak 26, 17:30ean hasita, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko Faseko azken saioa izango da.  Saioa amaitzean  Udazkeneko Fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda finkatuko da. Guztira 30 bertsolarik kantatuko dute udazkeneko kanporeaketetan.

· Durangaldeko Kopla Txapelketa · Durangaldeko V. Kopla Txapelketari dagokionez, 13. Bertsolaria gehitu zaie aurrez izena-emanda egon den taldeari. Garaiko Iruri Altzerreka ere Elorrioko gaztetxeko taula gainera igoko da. Txapelketa, ekainaren 2an, gaueko 22:00etan izango da.

12 BERTSOLARI LEHIAN · Durangaldeko V. Kopla Txapelketa Elorrioko gaztetxean izango da ekainaren 2an

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu