Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:02 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak udaltzaingoaren bulegoak berrituko ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak udaltzaingoaren bulegoak guztiz berrituko ditu.  Egungo instalazioak guztiz berrituko dira. Herritarrei zerbitzu hobe bat eskaini nahi zaie honekin. Zentzu honetan, bulegoak herritarrak artatzeko gune berri bat izango du, zabalagoa eta sartzeko ate argitsuago batekin, herritarrak hobeto artatu ahal izateko.

Comisaria policia infografia 1

Udaltzaingoaren bulego berriak handiagoak eta argitsuagoak izango dira. Ganga formako kristalezko sabai zaharra berreskuratuko dela aipatu behar da. Gaur egun sabai aizun plakak estaltzen dute berau.

Bulego berriek jendea artatzeko gune berri bat izango dute eta bulego, office, atestatu-gela eta biltegi hobetuak. Aldagelak ere asko hobetuko dira. Azken urteotan langile kopurua igo denez, Udalak aldagelak handituko ditu (neskenak eta mutilenak) eta dutxa eta armairu berriak ipiniko ditu. Komun bi egongo dira, bat egokitua.

Comisaria policia infografia 2

Eraikinaren fatxada ere aldatuko da. Orain dauden baoak ez dira aldatuko baina atzeko argiztapena izango duen U Glass azalera bat sortuko da, gauez ere sarrera argi egon dadin. Gainera, bigarren sarbide bat ere egongo da, zuzenean biltegiarekin lotuta.

Eraberritze lanek 4 hilabete iraungo dute gutxi gorabehera eta Amorebieta-Etxanoko Udalak 315.000 euro inbertituko ditu. Lanek irauten duten bitartean, udaltzaingoaren bulegoak udaletxeko bulegoko teknikoaren azpian egongo dira.

Comisaria policia infografia 3

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu