Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:34 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

EH Bildu Abadiñoren mozioa udal kontseiluen lehendakaritza bere gain hartzeko eskainiz

Bildu Abadiño

Testua: EH Bildu Abadiño

Udaleko kirol eta kultura kontseiluak 2012an sortu ziren herri mailan kirolari eta kulturari bultzada bat emateko helburuarekin. Hasieratik adostu zen, kontseiluak oso garrantzitsuak zirela udaletxeak talde edo norbanako ezberdinekin arlo hauetan elkarlanean aritzeko. Izan ere, talde eta norbanako horiek dira beraien esparrutik gaia ondoen ezagutzen dutenak.

Halere, sortu genituenetik, birritan baino ez gara bildu kontseiluei dagozkien gai ezberdinak eztabaidatzeko eta aurrera eramateko, kontseiluak sortzeko araudian, gutxienez, urtean lau bilera aurreikusten ziren arren. Hau da, gobernu talde batek ere ez du araudia bete.

Egoeraren larritasunaz arduratuta, hainbat osoko bilkuratan kontseiluak berriz ere martxan jartzeko eskatu arren, urtarrilaren 10ean gure eskariei entzungor egitearen ondorioz, eskaera formal bat sartu genuen udaletxean kontseiluok deituak izateko. Erantzunik ez jasotzean, EH Bildu bere kabuz batu zen kontseilukideekin kontseiluak berriz martxan jartzeko. Kideen %50 baino gehiagok eskatu ezkero, araudiz behartuta baitzegoen kontseiluaren presidentea hauek egitera.

Egoera horretara iritsita, bazirudien gobernu taldearen aldetik erreakzio bat eman zela, eta kontseiluak deitzea erabaki zuten, baina oso eraginkortasun eta konbentzimendu gutxirekin. Denbora aurrera doa, eta ikusten dugu egoerak ez duela aldaketarik. Ondorioz, momentu honetan egoera duela bost urtekoa izatera irits ez dadin, orain arteko ibilbideari aldaketa bat eman behar zaio.

Hori horrela ikusita, udal honek onartzen du:

 

  1. Kontseilua elkarlanean aritzeko tresna egokia da, beraz, guztiok edukiko genuke zerbait eskaini eta arlo ezberdinetan dagoeneko momentu honetan mahai gainean dauden (eragileentzako dirulaguntzak, udal eraikinen erabileraren arautzea, kontseilukide berrien izendapena…) eta etortzeko dauden gaietan ekarpenak egiteko aukera.

 

  1. Orain arte azken bi legegintzaldietan egon diren gobernu taldeek ez dute kontseiluok behar bezala dinamizatzerik lortu, eta egoerak aldaketa bat eskatzen du.

 

  1. Abadiñoko udaletxean ikusita EH Bildu dela kontseiluekin jarrera aktiboa duen bakarra, kontseiluen dinamizazio ardura, hau da, presidentzia EH bilduri ematea onartzen da.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu