Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:36 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elorriok ostiral honetan emango dio hasiera udako igerilekuen denboraldiari

Mugalari

 Iazko herritarren ekarpenei esker, 36.000 euroko hobekuntzak ezarri dira instalazioetan. Zentzu horretan, Udalak aurten ere bide ezberdinak eskainiko dizkie erabiltzaileei beren iritziak helarazteko.

Elorrioko Udalak ostiral honetan zabalduko ditu hirugarren urtez Udako Igerilekuak, eta irailaren 18ra arte mantenduko dira martxan. Iazko datu onei jarraipena eman eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko, Udalak 36.000 euroko inbertsioa egin du instalazioetan. Hobekuntza horiek iaz herritarrengandik jasotako ekarpenei esker egin dira, beraz Udalak ildo berean lan egitea erabaki du.

udako pistinak

Udako igerilekuak. · PHOTO · Elorrioko Udala

Iaz, guztira, 29.300 sartu-irten, 1.833 abonatu eta eguneko 12.941sarrera saldu ziren. Datu horiek “modu oso baikorrean” baloratu dituzte udal ordezkariek, “beraz aurtengo denboraldian datu horiek mantentzea eta ahal den heinean zerbitzua hobetzen jarraitzea bilatzen dugu”, azaldu du Dani Palacios Kirol zinegotziak. Hobekuntzei dagokienez,

Inbertsio ekonomikoa txirristen egoera hobetzera, zelaiaren drainatzerako ponpaketa-sistema hobetzera, igerilekuak eskaileraz eta kortxo-ilarez hornitzera, harrera-lekuko ateen egoera hobetzera, sarrera / irteera kontrolerako tornuetan hobekuntzak egitera zein bestelako konponketak egitera bideratu da.

· Autoaren erabilera egokia · Instalazioei dagozkien hobekuntzez gain, funtzionatzeko erarekin zerikusia duten ekarpenak ere jaso dira. Zentzu horretan, horietako batek prezioetan ezberdintasunak ezartzea eskatzen zuen Elorrion erroldatuta daudenen eta ez daudenen artean. Hala ere, baztertu egin da legalki onargarria ez dela ondorioztatu ostean. Zentzu horretan, iazko prezioak mantentzea erabaki da.

Azkenik, Udalak barkamena eskatu nahi du 
Eleizalde futbol zelaiko soropil aldaketak eragin ditzakeen balizko eragozpenen aurrean. Obra horiek futbol txapelketak ez daudenean egin beharko dira, beraz autoak aparkatzeko izango diren arazoei aurre egin asmoz, “autoaren erabilera egoki bat egiteko eta gure artean laguntzeko” eskatu diete udal ordezkariek pistinetako erabiltzaileei.

 

Zure publizitatea Mugalarin

CEPA DURANGO HHI

Matrikula zabalik

CEPA BANNER MUGALARI

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu