Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
12:59 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Berrizek bigarren parke bio-osasungarria jarri du Berrizburun

Mugalari

· Instalazioak hamar makina jarri ditu  eta 10.000 euroko aurrekontu

Berrizko Udalak, herriko nagusientzako bigarren parke bio-osasungarria jarri du. Bigarren parke hau Berrizburun kokatuta dago eta guztira hamar makina jarri dira gorputzaren atal ezberdinak lantzeko.

Parke bio-osasungarria 1

Jarritako tresnek, nagusien egoera fisikoa bizkortu eta erabiltzaileei errehabilitazioa egiteko lagunduko diete. Makina hauek erraz erabiltzekoak dira, mantenimendu gutxikoak eta umeen jokoekin egiten den bezala  hauek ere parkean integratzen dira.

· Ariketa fisikoak · Aurrekontua 10.000 eurotakoa da, eta kalean ariketa fisikoak egiteko aukera emango du parke honek, eta bide batez gune osasungarrian gozatzeko aukera ere. Tresna hauek sistema inmunitarioa, lokomozio aparatua eta kardiobaskularra indartzeko aukera emango dute. Era berean alderdi metabolikoa, mentalak, psikosozialak eta bizi kalitatea hobetzera lagunduko du ere.

Lehenengo parke bio-osasungarria 2014ko urrian jarri zen Matzagabarrenan eta Berrizburukoa ere ezaugarri bereko parkea da.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Amorebietako-Udala

Laster, jaiak!

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu