Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:24 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Udalaren zenbait autoei eraso egin dietela jakinarazi du Elorrioko Udalak

Mugalari

Ezezagun batzuek Udalaren bi auto eta udaltzaingo baten auto propioa erasotu dituzte. Ertzaintzaren Ikerketa Taldea erasoa izandako gunera hurbildu eta zenbait azterketa burutu ditu aztarnak bilatzeko helburuarekin.

IMG-20160508-WA0002 (1)

Ezezagun batzuek Udalaren bi auto eta udaltzain baten auto propioa erasotu dituztela salatu du Elorrioko Udalak. Erasoa Elorrioko kiroldegi azpian kokatuta dagoen aparkalekuan gertatu da larunbat gauez. Ertzaintzaren Ikerketa Taldearen lehen aztarnen arabera, erasotzaileek aldez aurretik pentsatuta zeukaten zein zen jomuga eta kalteak eragiteko modurik eraginkorrena.

Aipatutako aparkalekuak 130 plaza ezberdin ditu, eta horien artean gainontzekoetatik itxita dauden bi tokiren jabe da Udala, beste plaza batzuen antzera. Udaltzaingoen autoetako bat eta Hirigintza arlorako erabiltzen duten beste auto bat erasotu dituzte. Horiez gain, erasotzaileak Elorrioko udaltzain batek aparkaleku horretan daukan beste plaza batera ere sartu dira, auto propioari hainbat kalte eraginez.

· «Guztiez artean ordaindu beharko ditugu»· “Gertakari hauek guztiz soberan daude, eta herritarren batek Udalarekiko kexak baditu, existitzen dira beste bide batzuk kexa eta haserre horiek udaletxean adierazteko. Ez dugu uste era honetan gauzei irtenbiderik eman ahal zaienik, eta orain, zoritxarrez, gutxi batzuek sortutako kalte horiek guztion artean ordaindu beharko ditugu”, adierazi dute udal ordezkariek.

Ertzaintzaren ikerketa taldea erasoa izandako gunera hurbildu eta zenbait azterketa burutu ditu aztarnak bilatzeko helburuarekin. Ikerketa oraindik zabalik darrai.

MAÑARIA BANNER

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu