Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:40 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Abadiñoko emakumeek ibilaldi bat egingo dute igandean Traña-Matienako kaleetan

Mugalari

Abadiñoko emakumeek  pare bat kilometroko ibilaldia egingo dute datorren domekan Traña-Matienako kaleetan barrena. Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara antolatuako ekitaldia da, eta bere helburua, herriko emakumeak kaleaz jabetzea beren burua gehiago ikusgaitzeko, berdintasun arloko zinegotzi Yanire Morenok azaldu duenez. «Bestalde, ekitaldi ludikoa da, eta herriko emakumeen arteko lokarriak sendotzeko aukera ona», esan du Yanirek, emakume guztiak animatuz ibilaldian parte hartzera. Ibilaldia  11:00etan hasiko da Traña-Matienako plazan.

YAnire Moreno

Yanire Moreno. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu