Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:35 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

SOLASALDI DIALOGIKOA · Miren Agur Meabe “Kristalezko begi bat” liburuarekin ostiralean Durangon

Mugalarik ez dauka mugarik

Durangoko Andragunetik antolatutako ekitaldien artean, ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan Miren Agur Meabe idazlea izango da. Antolatutako  Bizkaiko 5 emakume idazleren lanen inguruko literatur solasaldi dialogikoetan bosgarrena izango da.

azoka de durango 2009, miren agur meabe

Saioa irekia izango da. Miren Agur Meaberen “opera primatzat” jotzen duten «Kristalezko begi bat» liburua hartuko dute partaideek eskutan. Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi omen du nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna, hain zuzen. Oraintsu Amaia Gabantxok itzuli du eta «A glass eye» izenburupean argitaratu da. Egilea eta itzultzailea, Chicagoko Unibertsitatean, New Yorken, Nevadan eta Boisen izan dira liburua aurkezten.

Ostiraleko saioan, lanari buruz berba egiteaz gain, idazleak liburu pasarte batzuk ere irakurriko ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu