Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:01 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Elorrioko Udalak martxan jarri ditu euskarazko errefortsu klaseak

Mugalari

Herriko ikastetxeekin elkarlanean, euskararekin arazoak dituzten herriko 43 ikaslek eman dute izena, eta astean bi orduz beraien euskara indartzen saiatuko dira era ludiko batean.

Euskararen ezaguera indartu eta Elorrioko ikastetxeetan hizkuntzaren erabilera indartu asmoz, Elorrioko Udalak euskarazko errefortsu klaseak jarri ditu martxan.

Elorrioko ikastetxeek aspalditik egindako eskaera kontutan hartu du Udalak, eta adinaren araberako lau talde sortu dira. Iturri Kultur Etxean eta Elorrioko Institutuan astean birritan antolatzen diren klase horietan modu ludiko batean ikasleen euskara maila indartzea bilatzen da.

· Aspaldiko kezka · “Ikastetxeen aldetik aspaldiko kezka bat da, izan ere, kasu askotan zaila egiten zaie eguneroko dinamika aurrera atera ahal izatea. Elorrioko ikastetxeetan gaur egun D eredua baino ez daukagu eta horrela izatea nahi dugu. Horrez gain, Elorrio euskaldun baten alde egin nahi badugu, gazteenengatik hasi beharko gara, haiek baitira hizkuntza honen etorkizuna”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Behin behinean, ordubeteko bi klase eskainiko zaizkie astean eta adinaren arabera sailkatutako lau talde daude: DBHn 10 lagun, Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. mailan 15 lagun; Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailan 9 lagun. Azkenik, Haur Hezkuntzako 9 lagun biltzen dira

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu