Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:34 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Merinalde Eguna gogoratuko du Gerediagak igandean

Mugalari

1875.  urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz bildu ziren Gerediagako gune foralean Durangaldeko elizateetako alkateak. Hurrengo urteko uztailaren 22an kendu zituzten foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziren, tartean Merinaldeko alkateek osatzen zuten Batzar Nagusia.

MerinaldeEguna (1)

Merinalde Eguna. · PHOTO · Gerediaga Elkartea

Gerediaga elkarteak aipatutako egunean “Durangoko Merinaldearen Eguna” ospatzeko ohitura du, eskualdearen nortasuna, lurraldetasuna eta izan zituen erakunde propioak gogoratuz.

2015 urteko ekitaldia abenduaren 27an, igandea, eguerdiko 12:30ean Gerediagako ermitan (Abadiño) egingo da.

Urteroko baliatzen da elkartea egun honetan Merinaldeko gertakizunen bat gogoratzeko edo gure eskualdeak dituen erronka, arazo edo gai batri buruz berba egien, eztabaidatu eta gure ardurak zein kezkak plazaratzeko.

· Asier Madarieta · Aurten, Merinalde Egunera Asier Madarieta, Bizkaiko Foru Aldundiko BizkaiKOA erakundeko zuzendaria, gonbidatu dute «Kultur ondarea eta herri garapena”ri buruz berba egitera. «Hitz egingo du gure herriek, mendeetan zehar izandako ibilbidearen ondorioz, biltzen duten kultur ondarearen etorkizunari buruz eta ondare hori sustatzaile ekonomiko modura izan duen garrantziaz», esan dute.

Gerediaga guneko ateak zabalik izango dira igandean hurbildu nahi duten guztientzat, ekitaldirako ez delako gonbidapenik behar.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu