Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:33 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Amorebieta-Etxanok tailer bat antolatu du e-liburutegian eskaintzen diren liburu elektronikoak erabiltzen ikasteko

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalak irakurmena sustatu nahi du eta horretarako ekintza honek izan dituen aldaketei moldatu da. Hildo horretan, Euskadiko Liburutegien sareak liburu digitalak deskargatzeko aukera ematen du. Doan, legea beterik eta autoreen eskubideak errespetatuz.

ebooks

E-liburutegia da Eusko Jaurlaritzak honetarako ahalbideratu duen plataforma, editoreekin adostu ondoren lortutakoa (Amazon eta Kindlela izan ezik, beren burua kanpoan utzi dutelako). Katalogoa egunetik egunera handituz doa eta deskarga daitezkeen lanen kopurua gero eta handiagoa da, digitalizazioaren kalitatea ziurtatuz. Aipamen berezia merezi du plataforma honetarako euskerazko lanak erostearen aldeko apustuak.

Honek guztiak baldintza bakarra eskatzen du: sarean dauden liburutegietako bateko bazkidea izatea eta sarrerako norbanako klabea zein den jakitea. Ondoren, prozesu tekniko txiki bat gailuak prestatzeko eta deskargak bideratzeko.

Prozesu tekniko hori traba izan ez dadin, jardunaldia prestatu dugu prozesua azaltzeko. Saio bi egongo dira abenduaren 22an, Zelaietalko auditorioan, goizeko 11.00etan lehenengoa eta arratsaldeko 19.00etan bigarrena.

Zure publizitatea Mugalarin

Berrizko Udala

Zatoz gure Gabonak ezagutzera

TOP BANNER BERRIZ NAVIDAD

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu