Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:27 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA · Urriaren 3an Durangora helduko da

Izaskun Ellakuriaga

Martxoaren 8an Kurdistanetik irten zen Emakumeen Mundu Martxa eta aste honetan Euskal Herrira heldu da. Durangora, larunbatean, urriaren 3an etorriko da eta horretarako harrera berezia prestatu dute.

Goizeko 10:00etan egingo zaio harrera Pinondon. Horretarako, Nerea Etxaburu eta Ziortza Jaio txalapartariek zein Erika Lagoma eta Kristina Mardaras bertsolariek parte hartuko dute. Trikitixa eta Pandero eskolako neskek erritmoa jarriko dute, Matxalen Ertzilla biolontxekojoleak doinuak eta Bidane Txopiteak boza. Harreran parte hartzen duten guztiekin talde argazkia egingo da gainera, 11:00etara iragarrita dagoen manifestazioa hasi orduko. Batukada feminista, aldarrikapenak eta Emakumeen Mundu Martxako musikarekin dantzarako tartea ere izango da, Inalvis Etxebarriak prestatutako koreografia jarraituta.

Urriaren 3an Mundu Martxako materiala salgai egongo da, baina gaur bertan, Goienkalen, pintxo-pote eguna dela aprobetxatuz, mahaitxoa ere jarriko dute.

Info +:  www.emakumeenmundumartxa.eus

martxa1

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu