Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:23 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

AISIALDIA NATUR PARKEAN | Noiz izan zara azkenengoz Urkiolan?

Izaskun Ellakuriaga

Sasoi baten, urte batzuk atzera egin ezkero, Urkiola asteburu eguzkitsu baten jendez beteta egoten zen. Tarteka bada orain ere holango astebururik. Baina, ez da lehengo beste sarri gertatzen. Familiak kanpin mahaiarekin arbolapeko gerizpe bila gutxi ikusten da orain.

TOMI

Urkiola. | ARGAZKIA | Tomi Sánchez

Urkiolako Natur Parkean aisialdi leku modura berreskuratzeko ahaleginetan dabil lagun talde bat. Oraindik taldea eratzen badabiltza ere, azken asteetan hainbat ekintza solte antolatu dituzte edota egiteko babesa eskaini dute. Besteak beste, formatu txikiko musika emanaldiak, Ninjutsu edota Yoga jardunaldiak edota umeendako mendi martxa.

| Benito Lertxundiren doinuak eta marmitako lehiaketa | Hitzordu berriak ere prestatu dituzte. Lehenengoa, asteburu honetan izango da. Uztailaren 4ean, zapatuan, Benito Lertxundiren kantuak interpretatuko dituzte gaztez osotutako bi taldek: Markina-Xemeingo gazte ahots abesbatza eta  Lamiamak abesbatza. Emanaldia eleizan izango da arratsaldeko 19:00etan.

benito lertxundi

Benito Lertxundi. | ARGAZKIA | Promo

Igandean, berriz, Anbotoko postontziaren 100. Urtemuga ospatzeko egun osoko jai-egitaraua dago. IKUSI Mugalarik orain gutxi argitaratutako albistea.

https://mugakultura.eus/2015/07/01/el-domingo-todos-a-urkiola-a-celebrar-los-100-anos-del-buzon-de-la-cima-del-anboto/

Hirugarren hitzordua, uztailaren 19rako ipinita dago. Ohitura den moduan, ezkondu eta familien eguna ospatuko da. Baina aurten, berezia izango da. Urrezko eta zilarrezko ezkontzak ospatzen dituztenek, betiko modura, diploma jasoko dute. Baina aurten, egun osoko jai giroan murgiltzeko aukera izango dute marmitako lehiaketan parte hartuz. Lehiaketara begirako informazio guztia marmitakourkiola.blogspot.com webgunean sareratuko dute.

Urkiola 1

Urkiolako Natur Parkean aisialdi leku modura berreskuratzeko ahaleginetan dabil lagun taldea. | ARGAZKIA | Izaskun Ellakuriaga

Urkiolako Natur Parkea Durangaldeak aisialdira begira eskaintzeko duten lekurik  ikusgarrienetako bat da. Urkiolako lagunak izenarekin aspaldiko bideari berriro ekin dion lagun talde eraberrituak “berpiztu” egin nahi du. Horregatik taldea zabala izatea nahi dute eta kezka zein asmo berdinak dituztenei parte hartzera dei egiten diete.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu