ERMUA | Sanfilippo gaixoei laguntasuna eman die Sallabente auzoak
Mugalari BTT lasterketa solidarioa jokatu zen Sallabente auzoan. Sanfilippo sindromea pairatzen dutenentzat dirua biltzea zuen xede, eta jai-giroak eta elkartasunak ez zuten hutsik egin Ermuan. Guztira 68 parte-hartzaile izan ziren lasterketan, nahiz eta 78 pertsona egon izena emanda. Erlojuaren aurka, Sallabente auzotik Aixolako urtegira igo ziren txirrindulariak, eta azkarrenak 9 minutu eta 9 segundo baino […]