NOCTIS LABYRINTHUS · Proiektuaren amaiera ekitaldia Elorrioko Musikaire jaialdian egingo dute Txelu Angoitiak eta Jesus Mari Arruabarrenak Segun Lazkano gogoratuz
Izaskun Ellakuriaga 2013an hasi zuten literatura eta argazkiak uztartzen zituen proiektua hiru argazkilarik: Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena eta Según Lazkano. Argazkilaritza eta literatura zaleak hirurak amankomunean zutena elkartu eta Noctis Labyrinthus sortu zuten. Elorrioko Casajara jauregia izan zen sorlekua eta hiru urteren ostean, leku berean, itxiko dute zirkuitua. Musikaire jaialdiaren barruan, ostiral honetarako, ekainaren […]