OSTIRALEAN | ‘Noctis Labyrinthus’ argazki erakusketa inaguratuko dute Markina-Xemeingo kartzela zaharrean
Mugalari Durangaldeko Jesus Mari Arruabarrena, Txelu Angoitia eta Segun Lazkanoren ‘Noctis Labyrinthus‘ argazki-erakusketa Markina-Xemeingo kartzela zaharrean ikusteko aukera izango da martxoaren 27tik apirilaren 12ra arte. Autoreek ostiral honetan erakusketa inauguratuko dute. «Bariku berezi horretan, iluntzeko 20:30etan, testu literarioak irakurri eta bideoa batzuk proiektatuko ditugu», azaltzen du Arruabarrenak.