Durangaldeko gazte sortzaileen hiru proiektu plazaratu ziren atzo Gerediagak antolatutako Pechakucha saioan
Pechakucha saio berria egin zuten atzo Durangoko Andra Maria elizpean. Durangaldeko gazte sortzaileen hiru proiektu berri izan ziren eta zuzeneko emanaldi eta guzti izan zuten. Atzo egondako partehartzaileak: Kenikajewels (Aurkene Pagalday), Ane Barrainkua, eta The Van.