DURANGALDEKO BEHARGINTZA · 74 enpresa jarri ziren abian Mankomunitateko aholkularitza zerbitzuari esker 2015. urtean
Mugalari Datu baikorrak jasotzen dira Durangaldeko Behargintzaren 2015eko memorian: 74 enpresa eta 104 enplegu berri sortu ziren iaz. Adin guztietako ekintzaileei aholkularitza eman arren, arreta berezia hartu zuen 16-19 urte arteko gazteei zuzendutako “Jar Zaitez Martxan” egitasmoak. 13 proiektu berriri aholkularitza eman zitzaien bere jarduera martxan jartzeko. 2015. urtean 158 ekintzaile joan zen Durangaldeko Behargintzara […]