Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du
Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako programazioa aurkeztu du, arte eszenikoen, dantzaren eta musikaren esparruetan erreferentziazko kultur zentroetako bat izaten jarraitzeko. «Camiselle» ren ostean, urtarrilaren 24an, Tanttakaren euskarazko azken lanaz gozatzeko aukera izango dugu, Fernando Bernuesek zuzendutako «utzi mezua seinalearen ondoren» lanari esker. Beste hainbat lan euskaraz ikusteko aukera izango da datozen hilabeteetan; […]