Abadiñoko saltegiek ekainaren 20ra arteko epea daukate erosketa-bonuen kanpainan sartzeko
Mugalari Abadiñoko Udalak epea zabaldu du ekainaren 20ra arte herriko saltegiek bat egin dezaten erosketa-bonuen kanpainarekin. Programa horren barruan, Udalak 5 euroko 1.000 bonu banatuko ditu irailaren 1etik aurrera, kanpainan sartutako dendetan egiten diren 15 eurotik gorako erosketetan erabiltzeko, Merkatzaritza, Turismo eta Toki Garapen Arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez. Bonoak irailean eta urrian erabiliko […]