Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:06 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Zuek izan zaitezkete proiektu honen bultzatzaileak

Etxe-word

Iñaki Etxezarraga ‘EtxE’

· Iñaki Etxezarraga ‘EtxE’ Berrizko musikaria da

Croufanding, crunfuding, cungfunding, confunding, C-R-O-W-F-U-N-D-I-N-G! Esateko zaila, idazteko zaila, eta askotan lortzea ere zaila izaten da. Ezezaguna askorentzat, arraroa beste batzuentzat. Labur azalduz, jendearen aportazioekin proiektu bat aurrera ateratzeko kanpaina, eta trukean sari bat jasotzea. Hori esan nahi du hitz arraro honek.

Eta abentura honetan murgildu naiz oraingoan. Nire proiektu musikalari aldaketa bat eman nahi izan diot arlo guztietan. Eta oraingoan zuek izan zaitezkete proiektu honen bultzatzaileak. Batzuk pentsatu dezakezue diru eske natorrela, baina ez da hori kanpaina honekin bilatzen dudana. Nire helburua proiektu hau ahalik eta jende gehienari helaraztea da, eta laguntza ematen duenari era berezi baten eskertzea.

Aurkezpen kontzerturako sarrerak, CD berria eta kamisetak eskatzeko aukera dago uztailaren 31rarte. Kanpainaren helburua lortzen bada, guztien datuak jaso eta materiala fabrikara bidaliko da. Ondoren, irailaren 18an diskoa kaleratu baino lehen, eskatutakoa etxean jasotzeko aukera edukiko duzue, eta gainera sinatuta. Esan bezala ez da diru bilketa bat, aurresalmenta antzerako  bat baizik.

Ez naiz musikatik bizi, niretzat musika hobby bat da. Jendearekin partekatzen dudan hobby bat. Sortzen ditudan kantuekin, jendeak disfrutatzea da niretzat garrantzitsuena. Espero dut guztion artean helburua lortzea eta disko berriarekin denok gozatzea.

https://www.verkami.com/locale/eu/projects/20874-etxe-disko-berria-eraikitzeko-zure-laguntza-behar-dugu

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu