Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:35 am,
temperature icon 20°C
Humidity 68 %
Ráfagas de viento: 61 Km/h

Zilarraren distira

JABI SOTO

Jabi Soto Madrazo

Laborategian sartu, kimikoak prestatu, negatiboak eskutan hartu eta argiaren kontra aztertu. Azido azetikoaren usainak dagoeneko aretoa betetzen du. Batzuentzat argazkiak egiteko gainditutako modu bat besterik ez da. Eta, orokorrean, egi borobila izanik, nik ez ditut ezbaika horiek gustuko. Niretzat, argazkiak egiteko modu ezberdinak egonik, aukera kontua baino ez da. Niretzat, modu bakoitzak adierazpen gaitasun bereziak dauzka, eta egileak berak hautatu beharko du zeinekin zer adierazi nahi duen, zein ikasi, zeinean sakondu edo noiz bat edo beste erabili.

Negatibo bat handigailuan atontzen dut. Handipenaren neurria zehaztu, araztazuna bilatu eta segurtasuneko argi gorriarekin ferekatzen ditut begiak, erlojuan zenbateko denbora jarriko dudan pentsatzen dudan bitartean.

Ez dut nire burua erromantikotzat jotzen, nahiz eta batzutan hori akera errazena izango litzatekeela pentsatu. Adierazpen gaitasunean eta materian jartzen dut arreta. Noski, noizean behin, helburuan baino, helburu horiek lortzeko bitartekarietan arreta gehiegi jartzeko arriskua dago. Erabat ados nago. Baina nik prozesuan beran plazerra topatzen dut, azkeneko produktuan topatzen dudan bezala. Osagarriak dira.

Jabi_Soto_Madrazo_arttroop_002

Jabi Soto Madrazo.

Handigailuaren bonbilari eragin, eta errebelatzera. Lehenengo errebelatze bainuan bi minuto pasatxo. Irudia agertzen da.  Itzalak eta argiak. Argiztapen gorriak ikuspen lausotua ematen dit, baina hainbat urteko esperientziak dagoeneko nahi ditudan gris tonuak lortu ditudan hala ez esango didalakoan nago. Gelditze bainuaren txanda eta, ondoren, finkatzailea. Minutu bat eta argitara ikusi ahal izango dut zilarrez osatuta dagoen bi dimentsiotako irudi teknikoa. Nik hirugarren dimentsioa ere antzematen diot.

Gaur egun bada mundua eta norbera ulertzeko argazkiak erabiltzea gustuko duena. Eta geroz eta gehiago, jarduera horretarako argazkilaritza analogikoa erabiltzen duena. Agian argazkilaritza modu hauetan lehenengo urratsak emateko desian egongo da baten bat. Durangotik berrogei bat minutura dago Gasteiz (arretaz gidatu mesedez). Arabako Argazkilaritza Elkarteko laborategian antolatu ditugu ikastaroak datorren otsailan zehar errebelatzen eta positibatzen ikasteko. Mundua interpretatzeko beste modu bat eskuratzeko alegia.

Kimikaren usaina eta zilarraren distira…

*Jabi Soto Madrazo (Gasteiz 1976),  Arte Historialaria, argazki kontserbadorea eta argazkilaria da

Informazio gehiago:

www.sfalavesa.es

sociedadfotografica@gmail.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu