Osteguna,
2024ko Azaroak21

MugaKultura

loader-image
Durango
7:50 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

Zer dela eta dira ezagunak mundu mailan Picasso eta Dalí artistak?

Garazi Arrizabalaga

Zergatik dira horren ezagunak Dalíren erloju urtuak edo Picassoren erretratu kubistak? Zer dela eta dira ezagunak mundu mailan Picasso eta Dalí artistak? Picassok kubismoa sortu zuen? Dalí izan zen surrealismoaren aitzindaria? Galdera hauei eta askoz gehiagori erantzuna aurkitzeko, gaur, maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna) 19:00etan Arte eta Historia Museoan emango dudan hitzaldian itxaroten zaituztet.

Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai dugun “Picassotik Barcelóra. Obra grafiko eta anizkoitz garaikidea” erakusketaren harira antolatu ditugu aurtengo “Artearen ezaupidea XVII” arte jardunaldiak. Hori dela eta, maiatzaren 11an, 12an, 18an eta 19an hitzaldiak eskainiko ditugu erakusketan ikusgai dauden artistak eta estiloak hobeto ulertzeko. Aukera bikaina arte liburu guztietan azaltzen diren artistei eta abangoardiei buruz ikasteko, etxe ondoan gainera.

Salvador Dalík esan zuen esaldi ospetsu honekin uzten zaituztet. Jakin-mina sortzen badizue, hitzaldira etortzera gonbidatzen zaituztet:
«Bizitzan gerta daitezkeen bi gauza txar baino ez daude: Pablo Picasso izatea edo Salvador Dalí ez izatea».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu