Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:13 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Zeinu hizkuntza, hizkuntza ofiziala

Naroa Sanrgoniz

Naroa Sangroniz

· Naroa Sangroniz (Durango, 1986) Haur Hezkntza teknikaria eta zeinu hizkuntzako interpretea da

Integrazioa lortu nahi den gizarte baten murgilduta gaude, Euskal Herritik kanpoko pertsonentzako euskara eta gaztelera ikastea bermatzen dugu. Arraza, kolore edo erlijioa kontuan auki barik eta ederto dago. Baina entzumena falta duten pertsonekin zer gertatzen da? Hizkuntza propio eta ofiziala dute hauek eta ez dugu inon ikasten, oztopoak dituzte oraindik adibidez kulturara heltzeko.

Hezkuntzari dagokionez, adin tarte batetik aurrera interpreteaz baliatzeko aukera dute. Entzumen arazoak dituzten pertsona batzuk,interpretea dute ikasten duten zentroetan, beste askok, ezin izan dute, ez zelako hizkuntza ofizial kontsideratzen, orain aldiz bada.

Etorkinei gure hizkuntzak (euskara, gaztelera) ikasten laguntzen diegu gizarteratzea eman dadin. Zergatik ez, unibertsitatean bezala, udaletxean, museoetan, antzerkietan, informatika ikastaroetan eta baita  hitzaldi eta tailerretan zeinu hizkuntza erabili?

Zeinu hizkuntza jakitea onuragarria litzateke; ingelesa, euskara, frantzesa, alemana (denak hizkuntza ofizialak), ikastea onuragarria den bezalaxe.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu