Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
8:53 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

Zatozte Orfeoia entzutera eta nirekin ‘Erruki Jauna’

Ainhoa Alzola

Ainhoa Alzola

Eta nork esango zidan niri, Durangoko Kili-Kolo txokoan juergako gau batean abesten hasi nintzela gure Bermeoko koadrilarekin…
Han zegoen batek esan zidan…
“Ostras!!!! Zu nirekin Orfeoira”

Museo PRado3

Orfeón Durangués. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Orain 4 urte hasi nintzen.
Mundu ezezaguna baina beso-zabalik hartzen zaituen erakundea.
1882an sortutakoa, igual lehenago, baina lehenengoko datak urte horretakoak dira.
Eta bat-batean han jende artean partitura bat eskuan ta neure buruari esanez… Zer da hau?
Baina horretarako daude orfeoi-kideak laguntasuna emateko eta zuzendaria zalantzak azaltzeko.
Cantabile, presto, piano, fortísimo, kortxea, zuria ligatua… Hau da kakanahastea!!!! Baina astiro-astiro horrek ulertzen dituzu eta heltzen da zure lehen eguna; jende aurrean abestekoa, eta non eta Durangon izan zen nire lehen kontzertua.
Bai abestu eta adi egon zuzendariaren esanetara eta Andra Mariko Basilikan sakristiara  goazela betiko galdera – ia zelan zauden – eta erantzuna…. “ez dakit nire barrua geldi zelan eduki!”
Eta zuzendariaren erantzuna… “Hori lehenengo 30 kontzertuetan izaten da, hortik aurrera dena doa bakarrik”.
Euskeraz,Verdi, latinez, Freddy Mercury, Tagaloz, Cesar Frank, alemaniarrez, Madina, gazteleraz, Rheinberger, ingelezez, Gabriel Fauré, errumanieraz, Weber, frantsesez, Ferran Sors, errusieraz, aleeeeeeee!!!!!!
Hainbat hizkuntza eta hainbat konpositoreren abesti, bihotzaren sakonera heltzen direnak. Partiturako ixiltasunak ere «abestu» behar dira, haiek ere “entzuteko”(Axpeko Mendigoikoan esaten den bezala, «Ixiltasuna entzuten den tokia»). Partitura bateko ixiltasuna ere abestu egin behar da.
Nire bizitzan izan dudan esperientzarik politenetariko bat da, baina gauzak seriotasunez hartu behar dira eta nik horrela hartu nuen musikarekin konpromisoa.
Horregaitik animatzen zaituet Orfeoira etortzen, eta ikusiko duzue zelako esperientzia ederra izango duzuen.
Igande honetan Andra Mariko arkupean Durangaldeko txistulariekin eta Musika Bandarekin batera egongo gara nahi duzuen guztiori eguerdia pozteko.
Zatozte gu entzutera eta nirekin ‘Erruki Jauna’.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu