Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:21 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Uztail(ERO)ko Jazz betekada

 

itziar castrillo

Argazkia: Iñaki Esteban

Itziar Castrillo 

· Musikaria

Urte guztiko gosetea asetzeko moduko betekada hartu izaten dugu uztailero euskal  herriko Jazz zaleok.

Egutegia, agenda, kontziliazio familiarra eta boltsikoari begira aukeratu behar izaten dugu zein izarren dir dirpean emozionatu,zein lagunen kontzertura joan, edota zein kaleko dixie giroaz gozatu.

Getxo, Gasteiz eta Donostiara hainbat herri txikiko jaialdiak batu zaizkie azkenaldian, ilusio eta lan handiz aurrera egitea lortu duten  jaialdi xumeagoak, Durangoko Jazzeruena kasu, baina zerrrenda luzea da inguruan: Bermeo, Markina-Xemein, Ordizia…

Hiriburuetako Jazzaldi haundiak turistei begira eta publiko orokor bati men eginez inoiz baino jazz gutxien programatzen dute… herri txikietako festibalek gertutasunagatik edo… gehiago mimatzen dituzte gure herriko musikariak eta hurbileko proiektuak.

Urte osoko panorama oso bestelakoa da, astero programazio iraunkorra zuen Bilbaina Jazz Clubak  SOS deia luzatu du aurten, kultur etxe eta Antzokietan jazzaren presentzia ia deusa da, herri mugimenduetako zikuituan oraindik kosta egiten da bestelako estiloei leku bat zabaltzea eta kontzertuak antolatzen dituzten taberna edo areto txikiek gogoa bai baina eskeini ditzazketen  baldintzak ez dira onenak izaten.

Jarri dezagun arreta orain inguruan musikariak sortzeko ditugun baliabide publikoetan. Jazz espezialitatea eskeintzen duen ospe handiko Goi Mailako kontserbatorioa dugu Donostian eta bere bidea duintasun handiz egiten ari den Iruñeakoa ere. Goi mailako ikasketak eskeintzen dira aurretik  inolako oinarririk gabe, hau da, ez da hekuntza arautu publikorik existitzen Jazz edo tendentzia berrietan..norbaitek imagina ote dezake punta puntako unibertsitate batean gradu bat eskeintzea, zeinetarako berau prestatzeko batxillerrik ez den eskeintzen? Paradoxikoki hori da musika modernoaren egoera hezkuntza arloan.

Eusko Jaurlaritzako Erdi Mailako kontserbatorioetan disziplina berriak sartzeko eskaria badago, hau da, ikasleek interesa dute bestelako musika estiloetan beraien ikasketa  arautuak egiteko baina urteetatik heredatutako  hezkuntza sistemak, orkesta sinfoniko klasikoen plantillaren araberako espezialitateak eskeini izan dituzte, salbuespen  gutxirekin, txistua eta saxoa  besteak beste.

Azken urteeetan ekimen eta proiektu desberdinen bidez zirrikitu txiki bat zabaldu dogu Kontserbatorio eta Musika Eskoletan, kanpo eta barruko hainbat traba gaindituz baina sinbolikoa baino ez da… musika hezkuntza gaurko garaietara egokitu ezean ez du bere funtzioetako bat eta nire ustez garrantzitsuena beteko, espresio bide izatea.

Carla Brunik Rock eta Pop doinuak abestu zituen Gasteizko Jazzaldian, Ander Garciak euskal  musikaren sustraietara jo zuen Plateruenako Jazzeruenan, Tomatitok flamenkoz bete zuen Getxo, Roberto Pachecok «Charlie Parker With Strings» proiektua aurkeztu du Markinan, Juan Ortiz Tokio Trio Elorrion izan dugu, Urtzi Azkuek  gidatzen duen Funkdamental  taldeak funk doinuez  dantzan jarri zuen Aramako plaza Goiherriko Jazz jaialdia, Perico Sambeat Ravelen bi pieza jo zituen Mendizorrotzan, erritmoak eta hemisferioak nahastuz, XIX. mende amaieratik aurrera musika herrikoia etiketetatik ihesi baitoa, elkar nahastuz hasi nahi du, aske, aurreritzirik gabe, dibertsitatean, txikitasunetik unibertsalera… hori beharko luke izan gure lema…

Luze jarrai genezake hilabete honetako uzta ederra errepasatzen…ederra bezan bizia,baina lerrook baliatu nahiko nituzke hausnarketarako gai bat mahai gainean jartzeko… eskaintza kulturala eta kasu honetan musikalka, ezin da bihurtu merkatuko aisialdi produktu bat,ezta terrazako plan bat,ezta gure hirietan noraezean doazen turisten apetak asetzeko postal bat.

Apostu sendo bezain benetazkoa behar dogu, kulturaren helburu eraldatzaileari  jarraiki  sorkuntza bultzatzeko… zihur nago kulturak  askeago bihurtzen gaituela… eta zoriontsuago… bihurtu ditzagun UZTAil urteko hilabete denak.

*Jazz jaialdiak hizpide izan arren… izan zitezkeen Rock, Blues edo Folk Jaialdiak, Udako musika zikloak…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu