Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:46 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Urriak 12

 

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar

18 urte edukiko nituen lehendabiziko aldiz Zaragozako Pilar basilikan sartu nintzenean. Urria zen eta Zaragoza hiriburuan jaiak ziren. Zaragoza espainiar banderez josirik zegoen. Kaleetan espainiar banderak eta basilika barruan Ameriketako herrialde desberdinetako banderak zeuden zintzilik. Baita Espainiako gerra zibilean errepublikanoek basilikara jaurti eta lehertu ez zen bonba bat ere, han zegoen basilikaren horma batean, pasadizo hura gogoratu nahian edo. Bi apaiz ere ikusi nituen basilikaren barruan beltzez jantzita beso azpian orduko “El Alcazar” egunkaria zeramatela. Gaztea nintzen, baina beti izan ditut nire baitan Pilar basilikan sartu nintzen unea eta inpresio hura. Beste herrialde bat zen, ulergaitza niretzat. Baina, nire gaztetasun hartan bazegoen beste zerbait ulertzen ez nuena: hamarkada pasa zen Espainia Estatu “demokratiko” bihurtu zenetik, eta hura guztia normala al zen?

Hiru hamarkada pasa dira harrezkero eta lehengo asteburuan Madrilgo VOXen mitina izan da albiste Estatuan. Agian, lehen eta orain baten batzuek pentsatzen dute demokraziaren baloreak zerutik datozela. ‘Ni demokrata naiz’ esan, eta kito. Bada, agerikoa da “trantsizio demokratiko” hark hutsuneak eduki zituela eta gaur egun ere badituela; Madrilgo mitina horren adibide. Biolentzia ez dator bat demokraziarekin, egia; eta ikusten ari garen guztia? Agian, bai? Nork landu ditu demokraziaren beste baloreak Espainiako Estatuan? Dena biolentziara mugatzen ote da, bada?

Gizarte eta politikariek “normaltzat” jotzen dutenean Katalunian gertatzen ari dena, bada, urtebetera hauxe da normaltasun horren ondorioa. Agian, Vistalegren gertatutakoaren errua azken urte honetan epel baino epelago egon diren politikari guztiek daukate. Kataluniakoa, azken finean, demokraziari egurra ematea izan baita. Eta, hori normaltzat jotzen denean, ikusten ari garena da horren ondorioa. Agertu behar zena agertu da.

Demokrazia ez baita, ez legedia, ez transferentzia… bizitzaren aurrean sinetsi eta ikasi behar den jarrera bat da demokrazia. Demokrazia balore batzuen bidea da. Ez da estankoa edota geldirik dagoen zerbait; ezta konstituzioa deitu arren ere.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu