Udazkenari ongi etorria
Mikel Garaizabal
Normalean, udaberriari ongi etorria egiten zaio, baina zergatik ez udazkenari? Irailaren 25ean, ostiralean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, lagun talde batek sardina jana egingo du Ferialeku plazan, udagoienari ongi etorria emateko.
Udazkenak hainbat momento hunkigarri eta xelebre utziko dizkigu. Bestela, galdetu inguruko ehiztari, perretxikozale edo argazkilariei nola irrikaz itxaroten dituzten udazkenak dakartzan sorpresak.
Udagoiena inspirazio iturria ere bada, olerkarientzat, abeslarientzat… Benito Lertxundi ere udazkeneko koloreetan eta, orohar, udagoienean inspiratu izan da abesteko.
Zalantza barik, udazkenaren etorrerak merezi du lagunen arteko “omenaldi” bat egitea. Nola jan-edanean baino hobeto? Hori bai gripeari aurre egiteko txertorik onena!