Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
7:35 am,
temperature icon 11°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Taupadaz TaupaDA!

Nerea Mujika
Nerea Mujika

· Gerediaga Elkarteko presidentea

Aurtengo Azoka berezia izango da, guztiz ezberdina, apalagoa. Baina Durangok jarraituko du izaten euskal kulturzaleon topaleku. Euskal kultura ardatz duen azken liburu edo diskoa erosteko aukera izango dugu, sortzailea bertatik bertara ikusi eta berekin berba egin… Durango kulturaren plaza bihurtuko da beste behin.

Ez da erreza izan aurrera nola egin erabakitzea. Gaur gaurkoz, oraindik ere, ziurgabetasun handia daukagu arlo askotan eta erronka majoa jarri diogu gure buruari. Baina, ilusioa ez zaigu falta eta urteetako esperientziak ere, egoera ezberdin honi aurre egiten lagunduko digu.

Kulturari zor diogu, eta Durangok merezi du.

Itxialdian orduak errezago pasatu zaizkigu musika entzuten, liburua irakurtzen, antzerki edo ikus-entzunezkoak ikusten edota umeei gure jolas, kantu, ipuin, kultura transmititzen. Sarean elkar ikusi gara.

Sarean jarraituko dugu, eta Azokari dagokionez, gainera, sareak protagonismo handia hartuko du. Bai aforo murriztu eta mugatuarekin egingo diren ekitaldiak jarraitzeko, zein urteko nobedadea erosteko denda birtuala izango dituelako aurten lehenengoz.

Baina Durangora jendea etortzea ere nahi dugu. Kultura bizi honek herriari bizitasuna ematea. Eta,  egoerak uzten badigu, Landakoguneko ateak zabalduko dira barruko erakusmahaietan azken liburua, diskoa edo egutegia eskuratzeko.

Ez da izango betiko Durangoko Azoka, baina Durangoko Azoka izango da. Taupadaz taupada… Landakoguneko pasiloetan eta Durangoko kaleetan, euskal kulturak bizi jarraitzen duela erakutsiko dugu beste behin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu