Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:29 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Supercremallerasen zentzua

Julen Alberdi

· Zornotzarra honek Supercremalleras taldean jotzen du

Zein politak diren gauzak pixkanaka-pixkanaka, lan asko eginda eta ilusioz aurrera ateratzen hasten direnean. Supercremalleras taldea momentu horretan gaudela esan daiteke. 2019an hasi ginenean ez genuen inola ere imaginatuko Santi Garciarekin Gironan grabatuko genuela lehenengo diska, ezta Madrilen 100 pertsonako areto bat betetzeko kapazak izango ginela diskoa atera bezain pronto, ezta Mad Cool 2022an jotzeko aukera izango genuela, ezta bigarren diska bat grabatuko genuela Eñaut Gaztañagarekin, ezta Gatiburen telonero joango ginenik Madril eta Bartzelonako kontzertuetara, eta ezta ere pasa izan ditugun beste haibat eta hainbat istorio pasako genituenik (batzuk kontaezinak).

Atzera begiratzean eta gaurkoarekin konparatuta, taldearen gorakada argia ikusten da. Ez dugu BECa ezta Bilboko Kafe Antzokia bete, baina 2021eko azaroan, “Aviones con Vértigo” lehen diskako aurkezpen kontzertuan 60 pertsona egon ziren (gehienak lagunak eta familia), eta aurten, martxoaren 4an Bilboko Azkena aretoan emango dugun kontzerturako sarrerak ia agortu dira. Hori ikaragarri polita da eta zerbait ondo egiten ari garela esan nahi du.

Gainera hau ez da soilik musika kontua, haratago doa. Zapatu goizean Mugarra igo, gauean kebab bat afalfu eta igande goizean entsaiatzea dira gure asteburu honetako planak eta askotan honen antzekoak izaten dira kontzerturik ez ditugun asteburuetan. Hau da benetako arrakasta eta hau da etorkizunean gogoan mantenduko duguna. Spotifyek zenbakiak ematen dituen bitartean, bidaiak, kontzertuak eta edozein herritako Kebabak pertsonak ematen ditu, eta pertsona horiek dira Supercremallerasi zentzua ematen diotenak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu