Igandea,
2024ko Uztailak21

MugaKultura

loader-image
Durango
10:12 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Pride was a riot (Harrotasuna matxinada zen / El orgullo fue un disturbio)

MIKEL URIGUENA

(DEBAJO EN CASTELLANO)

1969an New Yorkeko Stonewall Inn. tabernaren aurrean egon ziren istiluen ondotik, ekainaren 28a izan da LGTB Harrotasunaren eguna. New Yorkeko poliziak garaian hain ohikoak zituen sarekada egin zuen taberna horretan, baina egun hartan, bertaratutako askok. lehen aldiz, aurre egin zieten. Urteak pasa ahala, hasierako izpiritu iraultzaile eta aldarrikatzailea baztertuz joan da jaiaren mesedetan. Jende askorentzako Harrotasuna desfilea da, musika, jaia, gizon muskulatuz betetako karrozak, kolore aniztasuna…Eta bada. Baina ez hori bakarrik. Askoren buruan dagoen irudia kapitalismoak, cisheteropatriarkatuak eta eskuinak hauspotu dute, Harrotasunari eduki politikoa kentzea interesatzen zitzaielako. Tristeena da, baina, LGTB komunitateko kide askok ere indar handia egiten dutela bide horretan. Bide horrek gainera, oso eszenatoki arriskutsuetara garamatza. Esaterako Israelek egiten duen zuriketa larrosara, Gazan sarraskia burutzen ari den momentuan bertan.

Gaurko egunean, 1969ko ekainaren 28an poliziari aurre egin zion figura bat ekarri nahi dut gogora. Ez dakit zuetako askok ezagutuko duzuen: Marsha P. Johnson. Berari, Sylvia Riverari eta beste batzuei zor diegu egun ekainaren 28an Harrotasuna aldarrikatu ahal izatea. Marsha beltza zen, transa, pobrea eta bizitzaren bukaeran GIBaren eramailea. Sylvia Riverarekin batera etxegabetutako emakumeei laguntza emateko STAR erakundea sortu zuen. Bere borroka transbertsala zen. Ederki baino hobeto ulertzen zuen sistemak bazterturiko guztien borrokak babestu behar zirela.

Horregatik guztiagatik gaurko egunez ospatuko diren manifestazio eta kontzentrazioetara hurbiltzeko deia luzatzen dizuet. Ospatu ezazue ekainak 28a, agertu zaitezte harro, dantzatu ezazue eta horrekin batera, aldarrikatu ezazue. Jaia eta borroka uztartzeko dei xumea besterik ez da hau.

PRIDE WAS A RIOT (EL ORGULLO FUE UN DISTURBIO)

El Orgullo se celebra cada 28 de junio en conmemoración a los disturbios ocurridos en 1969 frente al bar Stonewall Inn. de Nueva York. . Aquel día, tras una habitual redada llevada a cabo por la NYPD, los allí presentes, por primera vez, hicieron frente a las fuerzas policiales. Con el paso del tiempo,  el espíritu reivindicativo  e ,incluso, revolucionario del principio ha ido diluyéndose en favor de la fiesta. Para mucha gente Orgullo significa desfile, música, fiesta, carrozas ocupadas por hombres musculados sin camiseta, diversidad de colores…Y en efecto lo es, pero no solo eso. Dicha imagen ha sido reforzada por el capitalismo, cisheteropatriarcado y la derecha, porque les interesa vaciar el Orgullo de contenido político. Desgraciadamente, muchos miembros  del colectivo LGTBQ+ ha colaborado activamente en ese camino. Camino que nos lleva a lugares ciertamente peligrosos, como demuestra el apoyo al lavado de cara rosa que hace el estado de Israel mientras ejecuta un genocidio contra la población palestina en Gaza y Cisjordania.

Por eso, en el día de hoy quisiera reivindicar a una figura que fue de las personas en hacer frente a la policía aquel 28 de junio de 1969. No sé si la conoceréis. Se trata de Marsha P. Johnson. A ella, a Sylvia Rivera y a otras tantas les debemos la celebración de cada 28 de junio. Marsha era negra, trans, pobre y portadora del VIH al final de su vida. Junto a Sylvia Rivera creó la organización STAR de ayuda a mujeres trans en situación de sinhogarismo. Su lucha era transversal, pues entendía que había que apoyar las luchas de todas aquellas personas al margen del sistema.

Por todo ello os animo a acudir hoy a las manifestaciones y/o concentraciones que se convoquen cerca. Celebrad el 28J, mostrad vuestro orgullo, bailad, reid y a la vez reivindicad. Esta no es sino una humilde llamada a compaginar fiesta y lucha.

28J · ¿Sabías que este monolito cumple 15 años en Durango recordando a gays y lesbianas represaliados por el franquismo?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu