Gehiengo zabalak eraiki
«Hauteskunde prozesuak, batez ere barrukoak, ez dira errazak izaten. Hau ez da salbuespena izan, baina, aldi berean, ilusioa pizteko balio dezakete. Azken lau urteotan, eta baita azken asteotan hautagaitza honen inguruan ere, EH Bildura gerturatu da orain arte gerturatu gabeko jendea, eta konfiantzan oinarrituriko harremanak eraiki ditugu. Hautagaitza honen ezaugarria da gehiengo zabalak, popularrak, herrikoiak eta anitzak eraikitzearen aldeko apustua».