Gazteak ere, Amestutako Elorrio eraikitzen
«Gaztetasunak badu xarma berezia, behin joanda sekula itzuliko ez dena. Bere baitan barnebiltzen dira etorkizunarekiko ilusioa eta, nola ez, guztiok maila ezberdinetan bizi izan dugun errebeldia puntu bat.
Gazteak dira herri honen etorkizuna, eta komeni zaigu gutxinaka-gutxinaka Elorrio hobe bat eraikitzeko erramintak beraien eskuetan uztea. Zergatik? Gure ardura delako gazte horien ahalduntzean laguntzea».