Orain 150 urte hasi zen historia hau
Ana Sagastizabal
· Ana Sagastizabal durangarra San Antonio Ikastetxeko zuzendaria
Orain 150 urte hasi zen historia hau. 1867ko udaberrian bai klaratarrek baita agustindarrek haien zerbitzurako izaerari jarraituz Durangarren aldeko apostua egin zuten eta bi eskola zabaldu egin zituzten Durango eta Bizkaiko umeei heziketa formala izateko aukera emateko.
150 urte hauetan mundua, gizartea, ingurua…. asko aldatu egin dira eta horiekin batera gure eskola ere: Bakarrik internadoa izatetik, externado ere izatera, neskeentzako eskola izatetik mistoa izatera, herriko lehenengo haurtzandegia zabaltzera, bi eskola izatetik bakarra izatera eta azken urteetan irakasle kooperatiba bihurtu egin da… betiere gizartearen eta Durangaldeko beharrei erantzuteko asmoz.
Aldi berean, beste gauza batzuk, eskolako nortasuna adibidez ez da aldatu: euskara eta euskal kulturaren aldekoa izatea, balore kristauak jorratzen dituena, Durangaldearekin konprometituta dagoena, etengabeko berrikuntza bultzatzen duena,…
Urtemuga honetarako konposatu den abestiak argi azaltzen du eskolako ispiritua:
Tipi-tapa, tipi-tapa bidea eginez
Hezi, hazi pauso tinkoz beti irribarrez
Maitasunez, adeitasunez hesiak apurtuz
San Antonioko sustrai sendoei lotuz.
Hau da gaur egun San Antonio proiektua, hau da gure familia eta hau da gure etxea. Datozen 150 urtetan ere orain arte bezala garatzen eta aurrera egiten jarraitzea da gure xedea, munduari zabalik eta koloretako etorkizuna amesten. Mila esker denoi gurekin batera bide hau egiteagatik.