Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:31 am,
temperature icon 13°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 57 Km/h

Ongi etorri, Gurtubaytarrak, gure Atxondora, zuena ere badena

David Cobos

David Cobos

Hainbat dira Atxondoko bailarako baserri ezberdinetan jatorria duten abizenak eta, zorionez, azkenaldian behin baino gehiagotan egiten ari dira elkarretaratzeak gure herrian abizen ezberdin horietako askok.

Orain dela 300, 400 eta 500 urte atzera eginaz, ikusiko dugu nola garai haietan, herriko seme-alaba asko inguruko herrietara joaten ziren bizimodu hobeago baten bila eta, sarritan, atzerrira ere bai, peninsulako beste herri batzuetara eta baita Ameriketara ere.

Pozgarria da guretzat ikustea nola, hainbeste urte, mende eta belaunaldi igarota, mundu osotik etortzen diren Atxondarren ondorengoak, beraien abizenaren jatorriaren bila, beraien sustraien bila, sekula galdu ez diren sustraiak. Ongi etorri, beraz, gure Atxondora, zuena ere badena.

Balio dezala aukera honek, bide batez, konturatu gaitezen nola aspaldi euskaldunok izan ginela munduan zehar babes, lan eta aukera bila joaten ginenak, gaur egun beste herri batzuetan egin behar duten bezalaxe, goseari edota gerrari ihes eginaz. Izan gaitezen gure ere eskuzabal, lehenago gurekin besteek egin zuten antzera.

* David Cobos, Atxondoko alkatea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu