Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:41 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

OIZpe Sax 5tet zuzenean

itziar castrillo

Itziar Castrillo

Apirilak natura esnatzen duen moduan guretzako ere pizgarri izan da udaberria.

Iraileko lehen egunetatik astelehenero astelehenero Musika Eskolan egon gara errepertorioa prestatzen, lantzen eta publikorik gabeko asteroko ensaioak egiten.

Saxo laukote bat ginen eta aurten Borja Ugarte pianistagaz boskote bilakatu gara, sonoridadea aberastu eta beste estilo batzuk lantzeko aukerak zabalduz.

Oraingoan instrumentazio honetarako musika originala aurkeztera goaz zuzenekoetan, hau da, formazio mota honetarako bereziki sortutako obrak,ez transkripzio ezta adaptazioak ere.

Nondik gatozen ulertzeko Singelee konpositori erromantiko belgiarrak idatzitako “Grand Quatour Concertan”ekin zabalduko dugu kontzertua. Gure instrumentua,saxofoia musikaren historian instrumentu berria dela kontutan izanda, bere sorreratik “ erreibindikatu” behar izan du bere presentzia instrumentu klasikoen artean.

Horren islada da obra hau, enkarguz egindakoa, sokazko laukote klasikoen sonoridadea bilatuz, nolabait instrumentuaren aukerak eta baliabideak azaltzeko asmoarekin idatzia.

Bigarren obra Ferrer Ferran konpositore balentziarrarena da, “Saxiland”, 2002ko pieza honen bidez gaur eguneko estetika eta idazketara hurbilduko gara.

Grupal 2

ARGAZKIA · Iñaki Esteban

 

Kontzertuaren bigarren zatia Pedro Iturralde saxofonista nafarrari eskeiniko diogu, bere bi pieza interpretatuz,”Jazz Suite” lanaren 3 mugimendu eta “Memorias”.

Bietan Iturraldek 70.hamarkadan egindako biretatik jasotako eraginak daude presente, garai hartan Iturraldek Afrika iparraldea, Grezia eta Turkia aldean urteak eman zituen ia gauero kontzertuak eskeintzen. Hango lurraldeetan jasotako esperientziak eragina izan zuten aurrerantzean idatzitako piezetan.

Apirilak 20an Abadiñoko San Trokaz Eleizan izan ginen gure emanaldia eskeintzen eta bihar Durangon izango gara arratsaldeko 7.30etan Kurutziaga kaleko Kurutze Santu Museoan.

Kontzertu biak pertsona nagusien elkarteek antolatu dituzte, San Trokaz Nagusien Elkarteak eta Bizidunek hurrenez hurren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik musika, kulturak eta ilusioak ez dutelako adin mugarik…agian gazteagotan gozatu ez zituzten aukeretaz luzaroan disfrutatzea opa diegu,generazio desberdinen arteko elkarlanetik denok aberasten gara eta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu