Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:24 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

Oasi musikal txiki bat Saharar herriarekin elkartasunean

itziar castrillo

Itziar Castrillo

#10 urte bizitzaren argi itzalak bihotzetik musikatuz

Entsegu betean harrapatu gintuen efemerideak, joko bat proposatu nien ikaslei, taldea sortu zenetik zenbat abesti  jo izan ditugun asmatzea zen apustua…eta partitura,programa,argazki artean nenbilela  Bart Sax taldearen 10.ikasturtea zela ohartu nintzen.

Segituan eurekin komentatu eta burua dantzan hasi zitzaidan, ospatu edo ez ospatu…zeozer berezia egin edo betiko martxan jarraitu…zalantzak eta ilusioa, ideiak eta denbora premiak…

Ez gara herriko talde bat,ez gara talde profesionala, ez daukagu estilo zehatzik, antzekotasun gutxi ohiko musika talde batekin…ikaslez osatutako taldea garelako…baina ez al gara denok ikasle bizitza honetan?Hamarnaka lagun pasatu dira taldetik,denek utzi dute beraien arrastoa, musikala edo bestelakoa….eta pelikuletan bezala baditugu gure heroi txikiak ere,taldearen sorreratik darraiten musikariak…kideak aldatuz joan badira ere proiektuak aurrera darrai…eta asteazkenero arratsaldeko 19:30 etan Musika Eskolako  ateak zabalik ditugu bueltan etorri nahi duenarentzako,berriak agurtzeko edo zaharren bisita jasotzeko.

Denon artean erabaki genuen urteurren zale ez garen arren,nolabait ospakizun forma eman behar geniola ikasturte honi, eta horretan ere desberdinak gu….gure exitorik entzutetsuenak berreskuratu baino eta halako «greatest hit»gau bat egin baino,nahiago izan dugu astero astero lanean ibili eta 10 urteak 10 kanta berri joz ospatzea…erronka handia gu bezalako formazio baterako. Eta halako poutporri bat atera zaigu,erdi  brometan komentatu nuen edozein herriko jaietan 70.hamarkadako berbena kutsuko errepertorioa atera zaigula….

Unibertsitateko ikasle, saskibaloi jokalari,udal langile, etorkizuneko mediku…burugogorrak,tematiak,umoretsuak edota erdi genioak….gazteak, gazteagoak eta ez hain gazteak….musika maite dugu eta horrek elkartu gaitu..ikasi,interpretatu,transmititu eta ezkenatokia lagun zuekin konpartitu.

Eskolako aretotik,San Agustin antzokira, handik Larrabetzuko Hori Bai gaztetxera eta Plateruenara, Juan de Iciarren izan giñen eta Gernikako Astran ere, bidean Beat Salad kolektiboa ezagutu eta Go B(l)ack ekimena egin genuen elkarrekin, San Faustoetan gainezka zegoen Andra Marin jo genuen baita Elorrioko Ateneo historikoan ere eta pasadan kurtsoan Tabira swing dantzariz bete genuen gure erritmora dantzan…momentu goxo asko oroimenean.

Kurtsoz kurtsoz joateak badu bere arriskua,taldekide berriak,helburu berriak baina arrisku horrek ere askatasuna ematen digu,asteroko entseguez disfrutatzeko…hala ere, ez nuke idatzi hau amaitu nahi gure tentsio uneak, bronka txikiak, ezintasunak eta buruhausteak aipatu gabe…ez nago ziur baina esango nuke tentsio une hoiek ere aurrera egiten laguntzen gaituztela.

Oasi txiki bat da guretzat asteazkeneko ensaioa eta oasi txiki bat ere izatea nahiko genuke zuentzako ere…aurtengo udan bereziki,  Saharatik  Durangaldera etorriko diren umeentzat   eta proiektu honetan lanean dabiltzan Rio de Oro elkarteko kide guztientzako ere.

Egun berezi  hau ospatzeko Enekora talde gipuzkoarra izango dugu gurekin, Koraren melodia goxoak,erritmo kutsakorrak,proiekzio bisualak…afrikar sustraietatik munduko kulturetarako bidaia,euskaraz eta mandingaz abesturik.Aukera paregabea munduko musikaz gozatzeko.

Lehenengoz Bart Sax entzuteko sarrera ordaindu beharko duzue,elkartasun sarrera bat, %100ean Rio de  Oro elkarteak antolatutako ekintzak ekonomikoki laguntzeko izango dena.

Ekainak 4ean,igande arratsalde desberdin bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu…han izango gaituzue urduri  lehen nota noiz aireratu zai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu