Igandea,
2024ko Urriak13

MugaKultura

loader-image
Durango
3:54 am,
temperature icon 17°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Noiz izan zen museo bat bisitatu zenuen lehenengo aldia?

Garazi Arrizabalaga

Durangoko Historia eta Arte Museoko arduraduna

Noiz izan zen museo bat bisitatu zenuen lehenengo aldia? Zenbat urte zenituen? Zer museo izan zen? Nik ez dut nire kasua gogoratzen. Ez dakit zenbat urte nituen. Ez dut gogoratzen zer museo izan zen eta are gutxiago zer sentitu nuen. Baina galdera interesgarria dela deritzot. Izan ere, oso garrantzitsua da museo eta haurtzaroaren arteko konexioa. Nire lehenengo museoa gogoratzen ez badut ere, nire gurasoen etxeko argazki-kaxa baten argazki bat gordetzen da. Bertan ni azaltzen naiz 2 urterekin, nire aitaren besoetan.

Zubi batean gaude eta behera begiratzen dugu. Errekarik ez dago, eta bere ordez erakusketa bat antolatu zuten lehor geratu zen lurrean. Nire begiek behera begiratzen dute, artelan horiek ikusten dituzte interes handirekin. Agian hori izan zen ikusi nuen lehenengo erakusketa. Niretzat argazki kuttun bat da, nire aitaren besoetan babesturik nagoelako, eta etorkizunean  hainbestetan ikusiko ditudan artelanak begiratzen ditudalako.

Agian, gurasoei eskertu behar diet, txikitatik artearengandik hurbil hazi nautelako. Esan bezala, haurtzaroan bizitako esperientziak, handitzean eragina izaten dute. Horregatik diot garrantzitsua dela ume eta museoen arteko harremana lantzea. Haur sortzaileak, jakinminak, kontenplatiboak, ameslariak, behatzaileak, etab. nahi baditugu, kulturaz elikatu behar ditugulako.

Guraso bazara, ekarri zure seme-alabak museora eta bete ezazu eraikina umeen urratsez eta haurren buruak kulturaz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu