Muxu handi bat, Txotxe

«Zure ikastolako gelan egiten zenituen eskulan horietako bat ere badut nik oraindik. Gogoko dut hura eman zenidan eguna, gaur arte beti ondoan izan dudana eta izango dudana. Nire izena, egurrean eginda, moztuta eta margotuta, kordel bat ipinita, bai, giltzak “llavero” horretan ditut lotuta, eta hori izan da zurekin lotu nauena, lokarri hori da ikusten dudan bakoitzean zu gogorarazten nauena».